sábado, 28 de marzo de 2015

Jai eguna

Jai eguna
https://www.youtube.com/watch?v=C6hzspGNIWo
Luang Namtha hirian nengoela, jai eguna egon zen. Idearik ez zer ospatzen zuten baina, begiak alaitzeko oso egun polita izan zen.


Egun handirako dotore jantzi behar. Horrela jantzita, baliteke gauza gehiago saltzea.


Emakume koadrila hau harrera ematen ziguten bisitariei.




Hiriko dantza taldearen emanaldia ere egon zen. Beste "post"eren baten aipatu dudan modura, Asian ez dira nabarmentzen beren erritmo edo musikengatik. Jantziak oso politak, hori bai, eta emanaldia ondo kurioso, baina...

video

CDa erosiko al zenukete?




Emakumeek baino ez zuten jokatzen joko hau. Distanzi ezberdinetan eta modu ezberdinetara, aurrean ikusten dituzuen harri borobilak jo behar zuten horren moduko beste harri bat jaurtiz.


Euro erdi baten truke, bost zinta sorta ematen zizkizuten. Zinta sorta horren mutur baten, pisua zeukan ez dakit zeren bola bat zegoen. Erronka, eskuineko argazkian ikusten duzuen tramankulo horren zulotik zinta sorta pasaraztea zen. Ni ere saiatu nintzen baina... ez zen nire eguna izan. Ikusten duzuen tipoa berriz, abila zen oso. Ni egon nintzen tartean, hiruzpalau aldiz asmatu zen.



Soka-tiran beharrean, han kainabera-tiran aritzen dira. Ikustekoa zen zelan batzuk -gehienek-, atzekoz aurrera tiraka aritzen ziren. Denak batera aritu beharrean, tiraka eta eutsiz, zoroen modura aritzen ziren, batere kontzerturik gabe.



Amaitutakoan, zelaira agertu ziren laguntzaile batzuk kartoi puska bana eskuan esfortzuaren ostean haizea ematera, kasu honetan, galtzaileei. Gustatu zitzaidan asko detailea, kontuan hartzekoa.

https://www.youtube.com/watch?v=lWZQantrjUI

No hay comentarios: